XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2.- Korregimenduaren Entzutegiko Artxibategia Korregidoreak eta bere Entzutegiak, Erregearen ordezkari izanik, Gipuzkoan XVI. mendetik 1841eko ekainaren 12an Errege Dekretu batez korregimendua ezabatu zen arte gobernu eta justizia funtzioen ondorioz jaso eta bidalitako dokumentazioak osatzen du.

Korregimenduaren Entzutegiak bere artxibategia zuen, Batzarre eta Aldundienaz aparte.

XIX. mende haseratik gutxienez, Artxibategi hau Azkoitiko toki ezberdinetan izan zen, eta toki batzu aipatzekotan, parrokia elizaren traskorua eta Korregimenduaren bi Eskribautegi Nagusienen jabe ziren Idiaquez eta Zarauz-Corral familien etxe ezberdinak aipatuko ditugu.

Artxibategi hau Donostiako Aldundiaren jauregira eraman zen, 1889ko azaroaren 7ko Batzorde Probintzialaren akordioaren ondorioz.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrarekiko erabateko eranspena Aldundiak 1907ko maiatzaren 14ean burutzen duen erabakiaren ondorioz gertatzen da, Carmelo Echegarayk bi urte lehenago zentzu honetan eginiko proposamena berronesten zuena.

Egun kontserbatzen den ia dokumentazio guztia Entzutegia banandua zegoen lau eskribautegietatik dator.

Justiziaren ekintzekin eta gobernu funtzioekin zerikusia du.

Tamalez, ez da kontserbatzen Korregidoreak bere beste funtzioak betetzearen ondoriozkoa; ezta bere Idazkaritzarena ere.

Sailak 1.000 metro linealeko luzera du, eta honelako egitura: Dokumentazio judiziala. Auzi zibilak, auzi ondasun-betetzaileak, eta hartzekodunen konkurtsoak gehien bat; eta baita Korregidoreak, lehen instantziz eta apelazioz, herri bakoitzeko alkateak burututako epaien ondorioz, ikusitako kausa kriminalak ere.

40.000 inguruko auzi zibil, betetzaileak eta konkurtsoak epaitegia edo Entzutegia banatzen zen lau eskribautegien arabera daude antolatuta (XVI. mendean ordurarteko bi Eskribautegi Nagusiak bikoiztearen ondoriozkoak).

Erregimen Zaharreko judizio fondo gehienetan gertatu ohi den bezala, azken lau eskribauen deiturekin ezagutzen zaie: Elorza, Uria, Mandiola eta Lecuona.

Kausa kriminalak, askoz ere urriagoak, kronologikoki daude antolatuta.

Gobernu dokumentazioa. Korregidoreak eta Udalerriaren eta Arielen Kontularitza Orokorrak Gipuzkoako udal ogasunen gainean izaten zuten funtzio fiskatzailearen ondorioz sorturiko espedienteez osaturik dago: Korregidorearen kontu-zentsura espedienteak, Kontularitza Orokorraren kontu-likidazio espedienteak, udal diruzainaren izendapen espedienteak.

Gobernu dokumentazio honetaz gain, Kamara penei eta Korregimenduaren zirkularrei buruzko espedienteak ere gordetzen dira.

Fondo handi honek interes bikoitza du.

Batetik Korregimenduaren Auzitegi edo Entzutegiaren parte bat izateagatik dagokiona.